Elena Gabirondo Amenabar

Elena GabirondoAmenabar

Lanpostua
Puesto de trabajo

Doktoretza ikaslea, Polimeroen Zientzia eta Teknologia sailean

Formakuntza eta ibilbidea
Formación y trayectoria

Kimikako gardua ikasi nuen eta ondoren Polimeroak eta kimika masterra egin nuen. Masterrean zehar Alemaniako BASF enpresan egon intzen 5 hilabetez ikerketan lanean

Connecting Talent bekarekin.

Hori amaitzean doktoradutza egiten hasi nintzen polimeroen sintesi eta birziklapenaren inguruan.

Bokazioa / motibazioa
Vocación / motivación

Zerbait berria ikertzeko interesa izan dut beti, ez jakintasunetik zerbait lortzeak beti deitu izan dit atentzioa eta kimika eta ikerkuntzak horri ematen diete erantzun.

Ikerketa-taldea eta ikerketa-lerroak
Grupo de investigación y líneas de investigación

Gaur egun polimeroen sintesi eta birziklapenean nabil lanean. Plastikoak beharrezkoak direla gure bizitzan dudarik ez dugu, baina egia da zentzuz erabili behar ditugula eta sortzen dituzten hondakinak gutxitzen saiatu. Beraz, nire tesiak polímero komertzialak hartu eta euren bersintesia ahalbidetuko luketen lehengaiak lortzea du helburu.

Alderdi aipagarriak
Aspectos destacables

Artikulu zinetifiko bat eta lan bibliografiko bat argitaratu dira oraingoz tesiaren inguruan. Bestetik, kongresu batean bertako emaitzak azaldu dira. Orain, Toulousen nago 4 hilabeteko egonaldi bat egiten nire tesiaren inguruko sintesian.

Etorkizunari begira…
Mirando al futuro…

Ikerketan aritzea gustatuko litzaidake eta jendeari mundo hori gerturatu. Oso gai interesgarriak lantzen baitira gure herrialdean bertan eta uste dut gizarteak orokorrean ez dakiela horren berri.