Beñat Olave Fernández

Beñat Olave Fernández

Lanpostua
Puesto de trabajo

Doktoregai–ikertzailea da POLYMAT Ikerketa Zentroan (EHU/UPV).

Formakuntza eta ibilbidea
Formación y trayectoria

Kimikan graduatu ondoren (2015), TECNALIA eta POLYMAT ikerketa zentroetan lan praktikak egin zituen eta Kimika Aplikatuan eta Polimeroetan espezializatu zen master baten bidez. Ondoren, doktoretza tesia hasi zuen.

Bokazioa / motibazioa
Vocación / motivación

Jakin-mina eta gizartearen arazoei aurrea egitea izan ziren ikerketari ekitearen motibazio.

Ikerketa-taldea eta ikerketa-lerroak
Grupo de investigación y líneas de investigación

Thomas Schaferrek zuzentzen duen ikerketa taldea, NanoBioBanaketen taldea deitzen da, bertan nanoeskalan gertatzen diren prozesu desberdinak ikertzen dira. Bereziki, molekula polimeriko desberdinen forma eta mugimendua ikertzen dira nanoeskalan. Oinarrizko ikerketa honekin, detekzio, garraio eta beste hainbat aplikazio nanoteknologiko hobetu daitezke.

Alderdi aipagarriak
Aspectos destacables

Beñaten tesian zehar, azido nukleikoen forma eta mugimendua ikertu da. Hau ondo ezagutzea eta kontrolatu ahal izatea garrantzitsua da aplikazio nanoteknologiko desberdinetan: medikamenduen garraioan, molekula anitzen detekzioan edo estimuluen aurrean erantzuten duten materialak sortzeko, besteak beste. Bereziki, inguruneak azido nukleikoen forma eta mugimenduan duen eragina aztertzen da doktoretza tesi honetan.

Europako proiektuak
Proyectos europeos

Doktorego-tesi honen ikerketa ERC Starting Grant (MATRIX) Europear Batasuneko proiektuan du jatorria.

Etorkizunari begira…
Mirando al futuro…

Etorkizun hurbilari begira tesia idaztea eta honetatik ateratzen diren jakite zientifikoak zabaltzea da Beñaten helburu nagusia, bereganatutako ezagutzak gizartearen garapenari lagundu dezaten. Ondoren, ikerkuntzan jarraitzea gustatuko litzaioke, baina hezkuntza eta zientziaren zabalkuntza alde batean utzi gabe.