Ibone Ametzaga Arregi
Oraingo lanpostua/Puesto actual
Landare Biologia eta Ekologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako koordinatzailea
Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria
UPV/EHUn lizenziatura eta gero Master on Pest Management Imperial College of Science and Technologian egin nuen, Bizkaiko Aldundiko beka baten bidez. Gero ERASMUS beka batekin Aberdeen Unibertsitatean hiru hilabete egon nintzen eta bueltan berriro UKra Imperial Collegen doktoregoa egitera, ministeritzako beka batekin. Amaitu eta UPV/EHUra bueltatu Landare Biologia eta Ekologia sailan ikerlari bezela. Ondoren Vigoko Unibertsitatera hiru hilabetez Irakasle Gonbidatu bezela eta bueltatu UPV/EHUra ikerlari bezela. Ondoren Nafarroako Unibertsitate Publikora irakasle laguntzaile bezela bi urte egon nintzen. Handik buelta UPVra baina irakasle plaza batekin Vigoko Unibertsitatera joan nintzen. Baina nire herrira bueltatu nahi nuen eta irakasle asoziatu bezela UPV/EHUra bueltatu nintzen. Amaituta Oxfordeko Unibertsitatera hiru hilabetez Basque Visiting Fellow bezela egon nintzen eta bueltan NEIKERen bi urte eman nituen eta ondoren UPV/EHUra irakasle bezela orain arte.
Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación
Modu natural batean hasi nintzen, jakinmiña gidatuta eta ulertzera ekosistemen funtzionamendua. Oso kezkatuta nengoen eta nago lurraldearen erabilerarekin eta gauzak hobetzeko nahian ikertzen habiatu nintzen. Gaur egun motibazio berdiñarekin nabil!
Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo
Kapital naturala eta ekosistemen zerbitzuen (ekosistemen funtzionamendutik gizakiak hartzen ditugun onurak: janaria, aire garbia, ura, tenperatura egokia, polinizaioa, aisialdia etab. inguruan ikertzen ari gara. Horrekin lotuta ere ekosistemen kudeaketa, momentu honetan batez ere eukaliptadie inguruan eta euren eragiña biodibertsitatean. Beraz, baso ekosistemak eta landaketen kudeaketa aztertzen gure lurraldearen erabilera hobetzeko asmoz.
Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…
Bide luze honetan asko egon dira Oxfordeko Unibertsitate, Islandia, Zelanda Berrian, Gales…baina aipatu nahiko nuke momento honetan Garapen Iraunkorrerako eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedrako koordinatzaile bezela hitzarmen bat dugu “Ekosistemen Zerbitzuak Euskadin: natura gure ongizatearen oinarria” Eusko Jaularitzareko salarekin Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordetzarekin (Natura Ondare eta Klima Aldaketakozuzendaritza). Proiektu honen helburua Nazio Batuen Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Nazioarteko Programa Zientifikoaren kontzeptu eta metodologia Euskadin garatzea da. Programa honek helburu du eremu publiko eta pribatuan aplikagarria den ezagutza zientifikoa sortzea eta erantzunerako aukerak eskaintzea, giza-ongizaterako politiken inpaktuagatik sortzen diren ekosistemen eraldaketen ondorioei buruz. Ikerketa honak lagundu du 2019 Lurralde Antolamendurako Artezpideen berikusketan Ekosistemen zerbitzueak eta Azpiegitura berdeak sartzeko lagundu du.
Proiektuak nahi du giza inpaktuak ekosistemen eta bere zerbitzuen gainean ekiditeko edo txikiagotzeko balioko duten lehentasunezko ekintzen identifikaziorako tresna bat izatea. Bestalde, Euskadiko kapital naturalaren kontserbazioan eta erabilera iraunkorrean eragin positiboa duten politika eta ekintzak nabarmendu nahi ditu Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioak. Gainera, plangintza eta kudeaketarako tresnak garatu nahi ditu, eta baita ere etorkizuneko aukerak (eszenatokiak) eskaini nahi ditu ekosistemen zerbitzuen fluxuari eragiten dioten erabakien ondorioen gainean.
Gaitze politiko eta instituzionalaz gain, hiritarren artean gure proiektuan lortutako emaitzen difusioaren bidez kapital naturalaren berezko balioa garrantzitsutzat jotzea nahi da. Difusio hau eskala lokalean, nazionalean eta nazioartekoan burutzen da.
Gaur egun Bizkaia eta Gipuzkoan landaketen kudeaketaren inguruan lagunduko duen proiektua: ATLANTIS proiektu berria BC3 ko ikerlariekin (azken hau, “MInisterio de Ciencia e Innovacion”-en diruarekin). Ikerketa honen helburua da alde batetik gaur egun gure erkidegoean landaketa desberdiñetan egiten diren ekintzen eragiña lurzoruan ikertzea kudeaketa hobetzeko asmoz eta bestaldetik sateliteen bidez lortutako informazioarekin aztertu landaketa eta basoen egoera kalteak aurreikusteko. Azken honetarako aldagai fisiologikoak eta ekosistemen zerbitzuak erabiliko ditugu.
Europako proiektuak/Proyectos europeos
RENATUR- INTERREG proiektua (Europako 5 herrialdeen artean) RENATUR hiri-inguruko eremuen ondare naturale babesteko eskualde mailako politikak hobetuko dira
UPV/EHU-ko “Landare Biologia eta Ekologia saileko” eta “Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako” ikertzaileak RENATUR-Interreg Europe proiektuaren partaideak dira. UPV/EHU-az gainera, Europako beste erakunde hauek ere parte hartzen dute: Halle-Wittenberg Martin Lutero Unibertsitateak (Alemania), Flandriako Lur Agentziak (Belgika), Goi-Sajoniako Eskualde eta Garraio Garapenerako Ministerioak (Alemania), Hajdú-Bihar Konderriko Gobernuak (Hungaria), Mazoviako Garapenerako Agentziak (Polonia) eta Kranj hiriko Enpresa Laguntzarako Zentroa (Eslovenia). Proiektuak 4 urteko iraupena izango du (2019ko abuztutik, 2023ko uztaileararte) eta 1,27 milioi Euroko aurrekontua du hiri-inguruko eremu irekien (PUOS: Peri-Urban Open Spaces) ondare naturala babestu ahal izateko eskualde mailako politikak hobetuz.
RENATUR proiektuaren barnean, PUOSetako ondare naturalaren babesarekin lotuta, jardunbide egokiko politika-tresnak identifikatuko, aztertuko eta transferituko dira. RENATURen helburuak hauek izango dira: Ekosistemak eta horien zerbitzuak BABESTEA, biodibertsitateari MANTENTZEA eta horren galera MURRIZTEA, ekosistemen fragmentazioa SAHIESTEA eta horien arteko konexioa HOBETZEA; lurzoruaren inpermeabilizazioa MURRIZTEA eta lurralde antolamenduaren esparruan azpiegitura berdeen kontzeptuari buruz KONTZIENTZIATZEA.
LIFE Via de la Plata (4 instituzioen artea) Salamankan azpiegitura berdeen diseinuan aldaketa klimatikoari aurre egiteko (LIFE Zilarraren Bidea proiektu pilotua da, eta Zilarraren Bidetik 6,9 km Salamancan korridore berde bihurtuko ditu. Hiriko 6 eremutan egiten diren 41 jarduera tipo, naturan oinarritutako irtenbideak aplikatzeko).
Etorkizunari begira/Mirando al futuro
Benetan gure lurraldearen kudeaketan ikerlariek garatzen dugun informazioa erabilitzea. Egoera oso garrantzitsu batean dago gure Biosfera eta gure herrialdea horren parte txiki bat da baina hemen egiten duguna lagundu dezake gauzak hobeto egiñez eta ere eredu izanez.
Denon arteko erronka da, baina gure eguneroko lanean lortu nahi duguna da bai politikariak, teknikariak eta gizarteak orokorrean konturatzea gure lurra gure altxorra dela eta ezin dugula interes batzuengaitik erabili erabiltzen ari garen bezela. Naturari gehiago begiratu behar diogu, hor dena efizientzia da eta bizi diren espezieak orokorrean euren bizitzarekin beste espezieentzako baldintzak hobetzen dituzte, eta noski euren oinordekoentzat ere. Ezin dugu nahi duguna egin…hortan biodibertsitatea bizi da eta gu ere partea gara eta ez garrantzitsuagoak…eta gure ongizaterako behar dugu! Denentzako lekua dago baina gure inguruari errespetua zor diogu.
Askotan zerbait galtzen dugunean bere garrantziaz konturatzen gara, espero dut COVIdak horretan zerbait egin izana…ez nago ziur. Denok momentu bat geldituko bagiña benetan ikusteko Biosfera zer den, gure gorputzak ze perfektuak diren, gure inguruan dauden izaki bizidunak…izugarria da eboluzioaren bidez lortu izan dena…beraz ba espero dut benetan hau denok ikustea-barneratzea, ulertzea eta benetan gure egunerokotasuenan eta inguruko kudeaketan gure ingurua hobetzeko izatea. BEharbada horrela iraunkortasunera helduko gara!