Oihane Diaz de Cerio Arruabarrena
Oraingo lanpostua/Puesto actual
BCTA, Zoology and Animal cell biology. Faculty of Science and Technology and research Centre for experimental Marine Biology and Biotechnology (PiE-UPV/EHU). University of the Basque Country (UPV/EHU).
Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria
Biologaria (2005). Ingurugiro Kutsadura eta toxikologia masterra (2007). Biologian Doktorea (2012). Esko Jaurlaritzako Doktoradutza ondoko beka (2014-2016). Ikerlaria Plentziako Itsas estazioan (2016-2017). Irakaslea UPV/EHUn (2017-2022)
Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación
Olentzerok eta Maridomingik ekarritako mikroskopio batek eta guasoekin mendira egiten nituen irteerek nire ikerketarako motibazioa sustatu zuten. Hala ere, onartu behar dut, Biología edo Arte ederrak ikastearen dikotomiaren aurrean egon nintzela. Orain ez naiz damutzen hartutako erabakiaz.
Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo
“Cell Biology in Environmental Toxicology” (CBET) taldearekin bat ikertzen dut (https://www.ehu.eus/eu/web/cellbiologyinenvironmentaltoxicology/)
Zeina Plentziako itsas estazioaren ikerketa taldearen parte ere baden. Talde honetan burutzen duguneko ikerketa ildo nagusiena ingurune toxikologia da, hau da, kutsatsaileek organismoetan eragin ditzaketen aldaketak aztertzen ditugu, eta Plentziako itsas estazioaren parte garenez, gure organismo ituak itsasoko animaliak izan ohi dira. Beraz, itsasoko kutsatzaileen eragina aztertzen dugu batipat. Korrokoia, mublea edo liza gisa ezagutzen den arraina da aztertzen duguneko animalietako bat, eta zenbait konposatu kimikoek beraien ugal aparatuan aldaketak sortzen ditu. Aldaketa horien nondik norakoak aztertzen eta garrantzia ebaluatzen saiatzen gara.
Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…
Nire tesia garaian patente bat atera genuen molekularki arrainak sexatzeko.
Europako proiektuak/Proyectos europeos
Gaur egun EMO BON proiektuan murgilduak gaude, Europako hainbat itsas estaziok parte hartzen duten proiektu bat da, non lekuan lekuko biodibertsitatea aztertzen dugun. Horretarako filtratutako itsas uratik eta artifizialki jarritako sustrato batzuetatik DNA molekulak erauziko ditugu eta behin sekuentziaziotuta bertan zeuden organismoen izenak azalduko zaizkigu.
Etorkizunari begira/Mirando al futuro
Ez ditut asmo extra-lurtarrik, Asmo bakarra gure emaitzekin herritarrak itsasoa errespetatzea da.