Oskar González Mendia

Oskar González Mendia

Lanpostua
Puesto de trabajo

Lan kontratuko bitarteko irakaslea (interino) Kimika Analitikoa Sailean

Kimikaria eta kimika analitikoan doktorea (UPV/EHU, 2011). Leideneko unibertsitatean postdoktoretza egin ondoren, 2015etik EHUn irakasten dut Arte Ederretako fakultatean eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Zientzia arloan, nire ikerketa farmakoen analisira eta metabolomikara zuzenduta dago.  Horretaz gain, dibulgazio zientifikoan aritzen naiz eta zientzia eta artearen arteko lotura jorratzen dut. Cuaderno de Cultura Cientifica-n, Zientzia Kaieran eta Principia aldizkarian argitaratzen ditut nire artikuluak. Gainera, Norteko Ferrokarrila,Lau Haizetara, eta La mecánica del caracol irratsaioen kolaboratzailea naiz. Por qué los girasoles se marchitan liburua idatzi dut.

ResearcherID: G-7649-2015 / Orcid: 0000-0001-6495-1815

Researchgate

Web

Formakuntza eta ibilbidea
Formación y trayectoria

Kimikan Lizentziatua ZTF-an / Kimikan Doktorea ZTF-an / Postdoc Leiden fakultatean.

Ikerketa esparruak: farmakoen analisia eta metabolomika.

Bokazioa / motibazioa
Vocación / motivación

Betidanik gustuko izan dut zientzia, baina ez dut inolako motibazio berezirik izan.

Ikerketa-taldea eta ikerketa-lerroak
Grupo de investigación y líneas de investigación

FarmArteM taldea (Kimika Analitika Saila/ ZTF). Gure ikerkuntza taldean hainbat ikerketa-lerro ditugu: farmakoen analisia, metabolomika, tinten datazioa eta ingurugiro analisia. Nik lehenengo bi gaiak jorratzen ditut, batez ere. Alde batetik, farmako antifungikoak determinatzen ditugu, farmako hauekiko erresistentzia garatu duten onddoak hobeto ulertzeko. Bestetik, bi urte baino gutxiago duten haurren metabolismoa denborarekin nola aldatzen den aztertzen dugu animalia-ereduak erabiliz. Gure asmoa da haur horien farmakoen dosifikazioa hobetzea.

Alderdi aipagarriak
Aspectos destacables

Hainbat publikazio-zientifiko:

Dibulgazio alorrean:

Etorkizunari begira…
Mirando al futuro…

Prekarietatean lan egiteari utzi