Green Week – Egitaraua

Ikertzaileen Europako Gaua Europako Itun Berdeari eskainiko zaio aurten. G-9ko unibertsitateek sustatutako jardueren ardatz nagusia jasangarritasuna eta ingurumena izango dira, bi data nabarmenekin:

  • ekainean ekitaldi nagusiaren aurreko ekitaldia egingo da, Aste Berdea delakoa, Ingurumenaren Munduko Egunarekin (ekainaren 5a) eta Ozeanoen Egunarekin (ekainaren 8a) batera,
  • eta ekitaldi nagusia irailaren 24an egingo da, Europa osoan.

Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritza irailaren 24ko ekitaldi nagusiko programa prestatzen ari da, baina, Ingurumenaren Munduko Egunarekin (ekainaren 5a) eta Ozeanoen Egunarekin (ekainaren 8a) batera, ekitaldi bat prestatu du ekitaldi nagusiaren aurretik, hots, Aste Berdea/Semana Verde/GreenWeek delako ekitaldia, ekainaren 4tik 12ra bitartean. Aste Berdearen barruan, jarraian aipatzen diren ekintzak antolatu dira.

Aurreko ekitaldiko ekintzak (ekainaren 4tik 12ra bitartean)

Erakusketa – 17+1 HELBURU MUNDUA ERALDATZEKO / 17+1 OBJETIVOS PARA CAMBIAR EL MUNDO

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak utzitako erakusketa. Erakusketa hau EASO Politeknikoarekin elkarlanean sortu zen; izan ere, 18. GJHaren paneleko irudia ikastetxe horretako ikasleek egin zuten. 

  • Tokia: Leioako Campuseko Mikel Laboa plaza

Erakusketa – ¿Y yo qué puedo hacer? Eta nik zer egin dezaket?

Erakusketa honek pertsonok gure egunerokoan egin ditzakegun hainbat ekintza onuragarri jasotzen ditu, guztiak ere ingurumenaren mesedetan. Besteak beste, gai hauek jorratzen dira: birziklatzea, aztarna ekologikoa, hondakin geldoen kudeaketa, energiaren eguneroko kudeaketa…

  • Tokia: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Ekainak 4 – Ibilaldi didaktikoak: Hiri geologia

Batxilergoko ikasleentzako ibilaldi didaktikoak.

Zer da hiri geologia? Zer aurkitu dezakegu gure hiriko arroketan? Mineralak, fosilak, apurketa naturalak… Ikusi nahi duzue zuen herria edo hiria beste ikuspegi batetik? UPV/EHUko Leioako Campusean arroka naturalen erakusketa bat dago kalean bertan, eta ikasleekin bisitatuko dugu. Gai izango gara batzuk identifikatzeko?

  • Lekua: Leioako Campusa

Ekainak 8 – Ozeanoen Nazioarteko Eguna: Ginkana – Emakumeak ozeanoen ikerketan

Gure kostaldeko leku ezagunetan barrena egingo duten ibilaldi baten bidez, emakumezko zientzialariak ezagutuko dituzte ikasleek, bai eta ozeanografiaren munduan utzi duten ondarea ere. Partaideek, horretarako, erronka eta proba txiki batzuk gainditu beharko dituzte, eta horiei esker, hainbat ezagutza bereganatuko dituzte itsasoei eta kostaldeak nahiz horrek dakarzkigun onuren garrantziari buruz.

Ekintza hau Plentziako Itsas Estazioko (PIE) hainbat emakumezko ikertzailek antolatu dute ikastetxeentzat, eta DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzentzen zaie. Ginkana modu birtual eta autogidatuan egingo da, online, Google Earth sarbide libreko plataformaren bidez.

Ekainak 9 – Klimaren aldeko kontzentrazioa

09:15ean, kontzentrazio labur bat egingo da klimaren alde Mikel Laboa plazan.

UPV/EHUk, bere 2018-2021 aldirako Plan Estrategikoan, garapen jasangarria, helburu hau hartu zuen: inklusioa eta gizarte konpromisoa sustatzen dituen erakunde bihurtzea, bere hiru eginkizun nagusien bidez; hots, prestakuntza, ikerketa eta transferentzia. Unibertsitate publiko eta erakunde hezitzaile eta ikertzaile den aldetik, aldaketaren eragile nagusietako bat da UPV/EHU. Horrenbestez, euskal gizartearen erronkei erantzun behar die, bai eta mundu mailako arazoei ere, klima aldaketa tartean. Halaber, aldaketaren beharraz eta aldaketa hori bultzatzeko duen gaitasunaz oharturik, UPV/EHUk konpromisoa hartu du Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako hamahiru helburuarekin (GJH), Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 11n onartutako EHUagenda 2030en bidez. Hamahirugarren helburu hori, hain zuzen, klima aldaketaren eta haren ondorioen aurka premiazko neurriak hartzean datza.

Konpromiso hori gogorarazte aldera, beraz, unibertsitateko kideak kontzentrazioan parte hartzera eta, modu sinbolikoan, jantzi berderen bat jartzera animatzen dira.

  • Tokia: Leioako Campuseko Mikel Laboa plaza