Marie Sklaodowska-Curie (MSCA) ekintzak lagungarriak dira mundu osoko ikertzaileen prestakuntza eta garapen profesionalean, doktorego programa bikainak, banakako doktoratu ondoko proiektuak eta elkarlaneko proiektuak finantzatuta.
UPV/EHUk arreta berezia jarri du ekintza horiek sustatzean eta laguntzean, nazioartekotzeko estrategiaren eta ikertzaile gazteak erakartzeko estrategiaren barruan. Gaur egun, MSCAk direlakoak gure unibertsitateari Europar Batasunaren Horizon 2020 Esparru Programaren barruan emandako proiektuen %50 baino gehiago dira.
Gonbidatzen zaitugu MSCA izenekoei esker UPV/EHUn lan egiten duten mundu osoko ikertzaileak ezagutzera. Jakin nahi baduzu zertan aritzen diren, zein den haien prestakuntza akademikoa, zerk bultzatu zituen karrera zientifiko bat aukeratzera, zein diren haien ametsak… Hementxe dituzu beren istorioak, egizu klik haietan!