Ander Espin Elorza

Ander Espin Elorza

Oraingo lanpostua/Puesto actual

Ikertzaile predoktorala. Fisiologia saila, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea.

Formakuntza eta ibilbidea/Formación y trayectoria

Fisioterapian graduatua eta masterra zahartzaro osasuntsu eta bizi kalitatean. 2019tik doktorego tesia egiten ari da UPV/EHU-ko ikerketa biomedikoko doktorego programan.

Ikerketan aritzeko motibazioa/Mi motivación para dedicarme a la investigación

Gizartearen behar, arazo eta galderei erantzunak ematea, eta fisioterapia bultzatzea diziplina zientifiko bezala.

Ikerketa-taldea eta garatzen ditudan ikerketa-ildoak /Grupo y líneas de investigación que desarrollo

UPV/EHU-ko AgeingOn ikerketa taldea. Jon Irazusta-k burututa, ariketa eta jarduera fisikoaren bitartez pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburu nagusia duen talde multidiziplinarra gara.

Nire ikerketa-ibilbidean aipatzen dut…/En mi trayectoria investigadora destaco…

Nire tesia, pertsona nagusien zaintzaile profesionaletan zentratzen baita. Ariketa fisikoaren bitartez langile hauen min muskuloeskeletikoa murriztu, eta orokorrean osasun fisiko zein psikologikoa hobetzea du helburu. Zaintzen garrantzia inoiz baino ageriago geratu da COVID19-aren testuinguruan. Gure pertsona nagusiak zaindu nahi baditugu, zaindu ditzagun lehenengo haien zaintzaileak.