Elikaduraren eta Nutrizioaren oraina eta etorkizuna

Deskribapena

Nutrizio eta elikadura egokiak gure osasunaren oinarria dira. Ezinbestekoak dira behar bezalako garapen fisiko eta mentalerako. Horregatik, behar bezalako nutrizioa izateko zenbait gomendio eta jarraibide emango ditugu hitzaldi honetan, eta abiapuntu gisa, gaur egungo elikadura ereduan dauden desbideratzeak hartuko ditugu, bai eta eredu horrek sortutako jasangarritasun arazoak ere. Horrez gain, merkatuan jada dauden elikagai berriak ez ezik etorkizuneko beste batzuk ere ezagutaraziko ditugu; elikagaiok lagungarri izango zaizkigu elikadura hobea lor ditzagun.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Nori zuzenduta: Batxilergoa 1-2
  • Eguna: 23
  • Ordua: 11:00
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.