Energia berriztagarrien errealitatea

Deskribapena

Egia da energia kontsumoa neurria galduta dabilela aspaldi honetan, eta azkenaldian gehien entzuten den moduan esanda, ez da inola ere jasangarria. Energia berriztagarriek, berriz, gero eta presentzia handiagoa dute eguneroko bizitzan. Irtenbidetzat hartzen dira gaur egungo energiaren arazorako, gure atmosferako CO2ren hazkunderako eta gaitz guztietarako, oro har. Gaur egun gehien erabiltzen diren energia berriztagarriak, haien funtzionamendua eta zer abantaila eta eragozpen dituzten ikusiko ditugu hitzaldi honetan. Horrez gain, egunerokoan haiek erabiltzeko aukerak ikuspegi errealista batetik ikusiko ditugu, haien osagai berdetik eta arazo anitzen irtenbidetzat hartzetik haratago.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Nori zuzenduta: DBH 3-4
  • Eguna(k)/ordua(k):
    • 22 – 10:30
    • 23 – 11:30
    • 24 – 12:00
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.