Etorkizuna bermatuz: erantzunkizunaren irakaskuntza

Deskribapena

Hitzaldi labur birtual honetan, EFFORT (Effectiveness of Resposibility Teaching) proiektuaren berri emango da, funtsean, iraunkortasunarekin eta enpresen gizarte erantzunkizunarekin lotutako irakaskuntza-kontzeptu berritzaileak garatu eta inplementatzen saiatzen dena. Guztiz estrategikoa da etorkizuneko erabaki hartzaileak izango diren gaur egungo gazteekin batera erabaki arduratsuak hartzearen garrantziaz mintzatzea. Horregatik proiektuak irakasleei haien lana erraztuko dieten tresnak sortu nahi dituzte, eta, baliabide horien bidez, kontzientzia sortu eta ikasleen jokabide arduratsua sustatu. Era berean, Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) edo iraunkortasunari buruzko alderdiak sustatzen dituzten irakaskuntza-praktika berritzaileei balioa ematea ere badu helburu proiektuak.

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: Batxilergoa 1-2
  • Eguna: 24
  • Ordua: 09:30
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.