Farmakokutsadura: medikamentuen ingurumen-inpaktua

Deskribapena

Gero eta mundu kutsatuagoan bizi gara Interesa pizten ari diren kutsagaien artean farmakoak dira kezkagarrienetako batzuk, duda barik. Ingurumenerako ondorio guztiz kaltegarriak dituztela egiaztatu da: adibidez, diklofenako antiinflamatorioak putre espezie batzuk desagertzea ekarri du, antibiotikoen ondorioz bakterio multirresistenteak sortu dira, eta estrogenoek eragindako feminizazioa dela eta, arrain populazio osoek behea jo dute. Farmakoek, bai gizakienak eta bai animalienak, gure ibai, estuario eta itsasoetara heltzen dira eta kate trofikoan zehar metatzen dira. Horren ondorioz, basa animalien plasman haien kontzentrazio handiagoak aurkitzen dira botika moduan hartu balituzte baino. Hala ere, uste dugu osasuneko profesionalek ez diotela behar besteko arreta eman farmakokutsaduraren arazoari, nahiz eta profesionalok izan, azken buruan, medikamenduak preskribatu, eman eta jartzen dituztenak. Arazo konplexua da, eragile asko ukitzen baititu, askotan interes kontrajarriak dituztenak, eta zaila da konponbidea bilatzea.

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: DBH 1-2
  • Eguna: 23
  • Ordua: 09:30
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.