Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina

Parte hartzen du: Fernando Plazaola Muguruza

ODS4e
ODS10e
ODS13e
ODS15

Deskribapena

XX. mendeko lehen urtetan ezagutzak iraultza ikaragarria izan zuen, bereziki naturaren legeen ezagutzaren aldetik. Horregatik XX. mendeari Fisikaren mendea deritzo. Alde batetik, Erlatibitate Bereziaren eta Orokorraren legeak eta bestetik, Kuantikarenak orduko ezagutza irauli zutenak izan ziren. Baina, lege horiek garatu eta deskubritu zituzten Albert Einsteinek, Max Planckek… Eta horiek gizartearen loria jasotzen zuten bitartean inork ez zekien zein zen gure etxearen adina, hau da, Lur planetarena. Gainera, fisikariek Lurraren adinari buruz ziotena Charles Darwinen eboluzio teoriaren aurka zihoan. XX. mendeko geologoak izan ziren gaur egungo Lurraren adina zehaztu zutenak, fisikari ospetsuen esana hankaz gora jarrita. Hortik gure izenburuaren leloa: Geologia 1 – Fisika 0. Hitzaldi labur honetan aipaturiko istorio interesgarri hau era sinple batean kontatuko da.

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: DBH 3-4
  • Eguna: 24
  • Ordua: 10:30
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.