Ingurumenak beti eragin dio gure osasunari: rakitismoaren kasua antzinatasunean

Deskribapena

Guk gizakiok sorreratik bertatik egokitu gara ingurumen aldaketetara; aldaketa horietako batzuek gure osasunean eragin dute, eta gaixotasunak ere sortu dituzte (errakitismoa, esate baterako). Gaixotasun horrek ingurumen osagai handia du, larruazalaren argi ultramorearekiko esposizioa aski ez izatearen ondoriotzat jotzen baita, baina D bitamina, kaltzio eta/edo fosforo ugariko elikagaiak behar adina ez hartzeak baliteke hura larriagotzea. Errakitismoak populazioan izandako intzidentzia aztertuko dugu hitzaldi honetan, industrializatu gabeko gune batean, hain zuzen ere (horrelakoa zen Gasteiz XII. eta XVIII. mendeetan). Garaiko osasunean eragin zuten ingurumen faktoreak azaltzea da helburua (Izotz Aro txikia, adibidez), arreta zaurgarritasun biologiko handiko aldi batean jarrita; haurtzaro eta nerabezaroan, alegia.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Nori zuzenduta: DBH 4; Batxilergoa 1-2
  • Eguna: 22
  • Ordua: 09:30
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.