Itsas hondoko eta azaleko kutsadura: grabitate kontua

Deskribapena

Ozeanoak zaborrez beteta daude, bai azalera bai hondoa, baina zergatik batzuk ikusten ditugu, itsas gainean daudenak, eta beste batzuk hondoratu egiten dira. Zertan datza flotazio edo hondoratze prozesua? Objektuaren arabera, zerk eragiten du flotatzea ala hondoratzea?Hitzaldi labur honetan lehendabizi orekari buruz hitz egingo da: objektuak noiz erortzen diren eta tente noiz mantentzen diren. Hori ulertzeko, ideia nagusia grabitate zentroa da. Ondoren, flotazioa landuko da, honako kontzeptuen bidez: Arquimedesen printzipioa, dentsitatea, grabitate-zentroa, flotazio-zentroa eta metazentroa. Hori dena ulertzeko irudiak erabiliko dira eta ahal bada esperimenturen bat egingo da.

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: DBH 1-2-3
  • Eguna: 24
  • Ordua: 09:30
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.