Neurtzen ez dena, ezin da hobetu”, Kimika Analitikoaren garrantzia

Deskribapena

Antza, William Thomsonek horrela esan zuen: “Definitzen ez dena, ezin da neurtu. Neurtzen ez dena, ezin da hobetu. Hobetzen ez dena, beti degradatzen da”. Izan ere, neurketa kualitatiboak (zer) eta kuantitatiboak (zenbat) egitea beharrezkoa da gure unibertsoa hobeto ulertzeko: izarren konposizio kimikoa, lurzoruaren azidotasuna, uretan disolbatuta dauden kutsatzaileen kontzentrazioa, etab. Horietaz guztietaz arduratzen da Kimika Analitikoa. Hitzaldi honetan, jakintza arlo horri buruz hitz egingo dugu UPV/EHUko FarmArteM ikerketa taldearen eskarmentua erabilita

  • Hizkuntza: euskara
  • Nori zuzenduta: Batxilergoa 1-2
  • Eguna: 22
  • Ordua: 11:00
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.