Aurton, zientzia zugandik inoiz baino hurbilago egotea nahi dugu, eta horretarako Bilboko lau gunetan aurrez aurreko jarduerak antolatu ditugu. Ez galdu Areatzako txokoak UPV/EHUko ikertzaileekin, urrutiko behaketa astronomikoa Bizkaia Aretoan, Fotovozen erakusketa San Frantziskon, edo zuzeneko solasaldiak Deustun. Ezagutu programazio osoa!
Areatzako Kaia
Ostirala 24/ 17:00-21:00

Iraunkortasuna eta ingurumena zientziaz betetako 16 txokotan UPV/EHUko ikertzaileen eskutik.
Aurten, bizi dugun egoerak mugatu du erakusketak bisitatzera joatea. Hala ere, ez dugu amorerik eman eta erakusketa honen edukia ekartzen dizugu, egunez egun ingurumena zaintzeko egin ditzakegun ekintzen berri ematen diguna, alegia. Panel desberdinen bidez, edonork etxean eta bere eguneroko bizitzan ezar ditzakeen informazio eta aholku praktiko eta errazak eskaintzen dizkigu. Besteak beste, birziklapena, aztarna ekologikoa, hondakin geldoen kudeaketa edo energiaren erabilera eraginkorra egiteko moduko gaiak jorratzen ditu.
Bizkaia Aretoa
Ostirala 24/ 20:00-22:00

Behatokiaren kokapeneko baldintza meteorologikoak (Calar Alto, Almeria) ez dira egokiak jarduera egiteko.
BERTAN BEHERA UTZITAKO JARDUERA.
Behatokiaren kokapeneko baldintza meteorologikoak (Calar Alto, Almeria) ez dira egokiak jarduera egiteko.
Urrutiko konexioa Calar Altoko Behatoki Astronomikotik, Almerian, UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzaileek gidatuta.
Aurrez aurre edo streaming jarrai daiteke:
- Mitxelena entzunaretoa, Bizkaia Aretoa, Abandoibarra etorbidea, 3. Edukiera bete arte
- Streaming bidez
San Frantzisko Auzoa

Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikerketa Taldea
Asteazkena 22, hasiera/ ExpoGela BilbaoHistoriko, San Frantzisko 32/ 19:00
Irailak 30era arte irekita/10:00-13:30
Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikerketa Taldea/ Fotovoz Mugibil proiektua
Ikertzaile: Leyre Gravina | Irati Ayesta Landaluce | Irrintzi Fernández | Iratxe Pérez | Silvia Caballero Sánchez | Julia Fernández | Ainara San Juan Escudero
Ostirala 24/ Mariaren Bihotza plaza/ 17:00-21:00
LOGOS Elkartea/ EKOPOL Ikerketa Taldea.
Ostirala 24/ San Frantziskoko Udaltegia/ 19:00
Deustu

24tik 27ra/ Deustuko Udaltegia/ 19:00
Larunbata 25/ Deustuko Udaltegia/ 13:00