Antibiotikoak ingurumenean

Deskribapena

Hitzaldi honetan antibiotikoen gaiari ere helduko diogu, ugaritzen ari diren kutsatzaileak baitira; hala bada, haien neurrigabeko erabilerak ingurumenari nola eragiten dion aztertuko dugu. Giza osasuna eta ingurumenarena lotzen dituen gaur egungo arazo bat gazteenei gerturatzea da helburua. Horretarako, jolas interaktibo bat egingo dugu; antibiotikoak naturan sar daitezen eragoztea izango da xedea. Galderen eta erantzunen bitartez ikasleek mailak gaindituko dituzte, eta horietako bakoitzaren barruan gaiarekin zerikusia duten alderdiak jorratuko dira.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntza 5-6, DBH 1
  • Eguna: 22
  • Ordua: 11:00
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.