FSBi3 Formula Student Bizkaia: ingeniaritza iraunkorraren erronka

Deskribapena

Formula Student Bizkaia UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Eskolak babestutako irabazi-asmorik gabeko irakaskuntza-proiektua da. Helburua ikasleen prestakuntza, talentua eta enplegagarritasuna sustatzea da, metodologia berritzailea erabiliz, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (Project Based Learning), besteak beste. Diziplina anitzeko proiektua da, eta mekanika, elektronika, kontrola eta materialak bezalako arloetako ezagutzak uztartzen ditu. Erronka monoplaza elektriko bat diseinatzea, eraikitzea, balioztatzea eta harekin lehiatzea da. Hitzaldi honetan nola lortzen dugun azalduko dizuegu.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Nori zuzenduta: Batxilergoa 1-2
  • Eguna: 24
  • Ordua: 10:00
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.