Material berriak bizitza jasangarriago baterako

ODS3e
ODS5e
ODS7e
ODS13e

Deskribapena

Materialak gizateriarekin batera egon dira haren bilakaeran zehar. Horren erakusgarri da giza bilakaeraren aroak garapenean lagundu zigun materialaren arabera izendatu ditugula: harria, brontzea, burdina. Orain berriraultza teknologiko batean murgilduak gaude: materialek adimena ere badute, eta laguntzen ari zaizkigu etorkizun jasangarri eta berdeagoa aurki dezagun, gure Lur planetari egindako kalte eta eragin negatibo guztia lehengoratu nahian. Hitzaldi honetan ikasleek jasangarritasuna zer den ikasi eta energia berriztagarrien berri jasoko dute, horiek are gehiago erabil daitezen eta ingurumenari horrenbesteko kaltea egiten dioten erregai fosilen mende egotea eragozteko. Laborategi baten barnealdea ezagutzeko aukera dute, orobat, eta airea, urak eta lurzoruak garbitzeko materialen alorreko azken aurrerapenak ikusiko dituzte, bai eta energia berriztagarrien efizientzia handitzeko baliatutako materialak ere.

  • Hizkuntza: gaztelania
  • Nori zuzenduta: Batxilergoa 1-2
  • Eguna: 22
  • Ordua: 11:00
  • Iraupena: 35 minutu

Esteka jarduera egin aurretik bidaliko da.